XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ziri haiek ikusi zituenean Ameliak, erabat izututa, zorabiatu egin zen.

Eskaileretan behera eraman eta eguzkitara atera nuen berriro.

Beraren ondoan eseri nintzen.

Hobeto sentitu zen laster.

Orduan, barrura itzuli eta Eliasekin elkartu ginen.

Artean, Burdinazko Emaztegaiari begira zegoen arreta handiz.

Honen barrura sartu nahi dut esan zuen Eliasek.

- Barruan egotean zer sentitzen den jakin nahi dut.

- Baina lehenengo besoak lotu-lotu egin behar dizkidazue, eta gero, oinak.

Horretarako sokaren bat aurkitu behar dugu esan zigun irrika handiz.

Ekardazu soka bat eskatu zion Eliasek gidariari.

Gidariak ez zion erantzun, eta ez zen mugitu ere egin.

Buruaz ezezkoa egin zion bakarrik.

Orduan, poltsikotik dirua atera eta gidariari eman zion Eliasek.

Tori, hartzazu hau esan zion Eliasek. - Eta ez izan beldur.

Hartu egin zuen gidariak eskupekoa.

Soka-zati bat aurkitu zuenean, itzuli eta eskuak lotu zizkion Eliasi.

Orduan, esan zuen Eliasek: - Itxaron pixkat! Ez lotu oinak orain.

Pisu handia dut eta ezingo nauzue Burdinazko Emaztegaiaren barrura sartu.

Neu sartuko naiz, eta barruan nagoenean, orduan lotu nire oinak.

Gauza horiek esaten zizkiguten bitartean, Burdinazko Emaztegaiaren barrura sartu zen Elias.

Ozta-ozta kabitzen zen, ez zen batere lekurik soberan.

Izututa ematen zuen Ameliak, baina ez zuen ezertxo ere esan.

Eliasen oinak elkarlotu zituen gidariak sokaz.

Hala ezin zen batere mugitu, lotu-lotu eginda bait zituen besoak eta oinak.

Poz-pozik, Eliasek irribarre egin zion Ameliari.

Ederki! esan zigun barrez. -Orain itxi atea poliki.